Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ikasten debabarrena

10/02/2008 GMT 1

KALEETAN KANTUZ - otro éxito

ikasten @ 11:59

Ayer sábado día 9 Febrero OTRO ÉXITO DE NUESTROS CANTORES Y CANTORAS. Un bonito paseo por Untzaga, Calbetón, con parada en el Coliseo, donde se presentaban las Jornadas de Teatro, y el equipo Kaleetan Kantuz, muy oportunamente,  obsequió al público en general y a sus organizadores y al Sr. Galiana,  con un bonito recital, que animó y entusiasmó a los allí presentes.

Siguieron su recorrido, finalizando su actuación en Toribilio Etxeberria, frente a El Corte Inglés, donde se arremolinó gran cantidad de público.

 

Comentarios

Comentarios(2) »

  1. Kaleetan kantuz Eibarren

    Non eta nola sortu zen

    Badira urte batzuk kaleetan kantuan ateratzeko lehenengo ekimenak martxan jarri zirela. Iparraldean eman ziren lehen urratsak. Donibane Lohizune, Baiona eta Biarritzen urteak daramatzate taldeak antolatu eta kalera kantura antzeratzen.

    Lehenengo urratsetatik ekimen honek helburu garbi batzuk izan ditu. Euskara eta euskal kultura kalera ateratzea, eta euskal kantu ondare aberatsarekin publikoan kantatzeko plazerra eta ohitura berreskuratzea. Poliki-poliki jardueraren oihartzuna zabaltzen joan da eta Gipuzkoa eta Nafarroatik ere kantuzale eta euskaltzaleak hurbiltzen hasi ziren Donibane, Miarritze eta Baionako kantaldietara.

    Donostiaren bultzada

    2003. urtean, iparraldeko esperientzian oinarrituta abiatu zen Donostian kalera lehen taldea. Euskaldunon Egunkaria itxi berri zuten, eta elkartasuna adierazteko antolatu zuten. Donostia Kantuz izendatu zuten eta ordutik hilero-hilero ateratzen da, eta datozen egunotan bost urte beteko ditu.

    Donostia Kantuz-en euskara kaleratu eta kantuaz gozatzeko gogoek egiten dute bat. Hile bakoitzeko hirugarren larunbatean, alde zaharreko Elkar dendatik ateratzen da taldea, eta 300 lagun inguru biltzen ditu. Bagera Donostiako euskara elkarteak parte hartu du Donostia Kantuz-en antolaketan, eta euskararen alde lan egiteko tresna bikaina dela ikusi da.

    Donostia Kantuz-eko antolatzaileek argitu dutenez bertan parte hartzera Donostiako auzoetako lagunez gain, Gipuzkoako hainbat herritatik hurbildu ohi dira, baina ez hurbilekoetatik bakarrik. Eibartik ere joan izan da jendea Donostiara kalean kantuan egitera eta baita Gernika eta Markinatik ere bai.

    Errepertorioa zabala darabilte kanturako, kantu zaharrak eta berriagoak kantatzen dituzte, baina ezaugarri bat dute komunean, denak dira euskaraz. Urtean zehar egiten dituzten 12 kantaldietatik seitan ahots hutsez aritzen dira, alegia a capela, eta beste seitan musikarien laguntza izaten dute, txaranga bat, txistulariak, albokariak, soinujoleak...

    Donostiatik zabalkundea

    Donostia Kantuz-en ondoren ohitura honek zabaltzen jarraitu du. Hondarribia (Kalean kantuz), Errenteria (Kantuz Kantu), Ordizia (Ordizia kantuz), Deba, Lizarra (Lizarran kantuz),... Herri askotan tokian tokiko euskara elkarteak izan dira ekimena antolatu eta bultzatzeko ardura hartu izan dutenak. Ermuan ere horrelaxe gertatu da orain hilabete batzuk. Pasa den azaroaren 24an abiatu da Ermuan Kantuan.

    Ermuko euskara elkartea, Euskal Birusa, izan da antolatzailea, eta helburua aurrekoek zuten berbera, herriko kaleetan euskaraz kantatzea eta herrian euskararen erabilera sustatzea. Donostia Kantuz-ek babestu zuen lehen ateraldia, eta horrela, Donostiatik autobus bat, 50 lagun etorri ziren Ermuan Kantuan-en estreinaldiari bultzada ematera. Hile bakoitzeko azken larunbatean gozatu ahal izaten da kalean kantatuz Ermuan.

    Eibarren, lehen ahalegina

    Orain urte terdi, beste Donostia Kantuz ezagutzen zuten eibartar batzuk jarduera hau Eibarrera ekartzeko lehen ahaleginak egin zituzten. Helburu nagusien artean euskara sustatzea zegoela ikusita eta beste herri batzuetan euskara elkarteek antolatzen zutela ikusita ...eta kitto! euskara elkartera jo zuten proposamenarekin. Baina ...eta kitto!k ez zuen ekimena bere gain hartu eta ahaleginak ez zuen aurrera egin.

    Ikasten-en lana

    Azken hilabeteotan Debabarrenako Esperientzia Eskolaren inguruan sortutako Ikasten taldeak hartu du proiektua aurrera eramateko ardura eta bai egin ere. Antolaketa ona, Zuzendari egokia, laguntzeko prest dauden musikariak... Egutegia, ensaioak eta irteerak antolatu dira. Emaitza era oso ona izan da, jende askok parte hartu du eta oso giro ona izan da.

    Eta euskara?

    Azaldu dugunez Kaleetan kantuz ekimena orain arte gauzatu den herrietan euskara izan da helburu nagusia kantua kalera ateratzearekin batera. Ondorioz euskaraz kantatu da. Horrek ez du esan nahi euskaraz ez dakitenek ez dutenik parte hartu. Are gehiago, euskaraz ez dakitenak, edo euskara apur bat jakinda hitzegiteko ohitura ez dutenak ere euskaraz eta euskararen inguruan bildu, elkartu eta kantuan jartzeko balio izan du.

    Proposamena

    kaleetan kantuz-en hasierako espirituari erantzunez Eibarko kaleetan kantuz-en euskara hutsez abesteko proposamena egin nahi dugu.

    Arantza | 20-02-2008 - 20:30:50 GMT 1 #

  2. El próximo día 5 tenemos ensayo de Kaleetan Kantuz, quedaís todos invitados, para que salga perfecto es mejor ensayar. Tenemos que superar el último éxito, un beso, Elisa

    Elisa | 28-02-2008 - 23:46:53 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis